XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KIMIKA ETA SARRERA-PROBAK

Kimikaren helburu nagusia, Natur Zientzia guztiena bezala, Natura bera ulertzea da, agian giza-behaketaren pean agertzen diren fenomenoen ordenamenduaz baliatuz. Eremu zabal honen barruan, Kimika, materiaren izaera eta eraketaren azterketan, eta beraren eraldaketan, zentratu da.

Ez da harrigarri, beraz, eduki horiek izatea eskatzen direnak Unibertsitatera Sartzeko probetan (hau da, lagun artean Selektibitate deitutakoetan).

Kimika Fisikarekin batera agertzen da lehendabiziko ikasturteetan, irakasgai bakarra osatuz. Ikasturte gorenetan (LOGSE batxilergoko 2.ean, UBIn, eta abar) eduki-multzo propio batean zentratzeak, beste irakasgaietatik isolatua, ez luke ahantzarazi behar beste zientziekiko duen harremana, eta horregatik, gaiari dagozkion eduki tematiko edo kontzeptualez gain, beharrezko egiten da eduki transbertsalak ere programatzea.

Azkenez, ez litzateke ahaztu behar Kimika zientzia esperimentala dela, eta horrela ezagutzen eta exigitzen da dagokion Irakaskuntzen Dekretuan, eta horregatik trebetasunen garapena, irakasgaiaren helburu lehentasunezkoa izan beharko litzateke.

Hiru bektore horiek, arrazonamendu-ahalmena, ezagumenduak eta trebetasunen garapena, arrazoi zenbait eta konplexuak direla eta, ezin ahal izan dira uniformizatu eta baloratu Sarrera-probetan.

Sarrera-probak hiru atal dauzka eduki doktrinal gisa: lehena, erreakzio kimikoen alde estekiometriko eta energetikoei dagokie; bigarrena, orekan (homogeneoan eta heterogeneoan) dauden sistemei eta oreka-mota desberdinei, dagokie; horretarako aurretiaz sistemen garapen denboralaz (zinetikaz) nozioak sartu beharko direlarik; eta bukatzeko, gehiago izaera transbertsal eta integratzailez, ezagumenduen sakontasunezko izaeraz baino, Kimika Ezorganikoa eta Kimika Organikoa hartzen dira, azken hau intentsitate handiagoz, beraren alde industrialak, eragin soziala eta ingurugirokoa, eta abar.

Gorago aipatutako zailtasunak direla eta, hirugarren atal hau, batez ere bere eduki transbertsaletan, soilik LOGSE batxilergoko Sarrera probetan barneratu da, helburuen hasierako definizio propioa dela eta.

Beraz, Kimika irakasgaian egindako programek, bai UBIn eta bai LOGSE Batxilergoko 2. ikasturtean, zenbait puntu amankomunean dute, baina baita ere zenbait desberdintasun, nahiz eta helburuak eta metodologia nabarikiro desberdinak izatea nahi izan, eta horrela argiro behatzen da proposaturiko ariketetan.